XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pagoeta ta Laurgain TXOMIN GARMENDIA.

Askotan esaten degu, Gipuzkoa`ko basoak ondatu dirala, lenagoko edertasuna galdu zutela, ta nik ez dakit zer geiago.

Egia da, bizimoduko ardatzaren eragiñez, gure basoak edertasunik asko galdu zutela.

Iñori ez dago aitzaki eman bearrik; Pago, aritz, gaztainondo, orbela biltzeak da abar, piñuak edo industriak aiña irabazi eman balute, etzan orrelakorik gertatuko.

Gure Aldundi edo Diputazioari esker, besteak beste, badegu baso ta atseden leku zoragarri bat Gipuzkoa`n.

Aia ta Zarautz inguruan ain zuzen; Laurgain da Pagoeta deritzaiotenak.

Eskuetan det, Pagoetako parkea eta inguruguneak izenburuarekin Diputazioak argitaratu dun liburuska.

Mendi orren mapa, ta beste xeetasun guztiarekin dator liburuska ori.

Irakurle, Pagoeta`n da Laurgain`en ibilli zale bazera, ara aukerako laguna.

Bere itzaurrea, Diputadu Nagusi dan Imanol Murua`k egiten dio, ta ara lerro batzuk: Laurgaingo parke naturala 1982`ko urtean egiña da Gipuzkoako Foru Diputazioaren babesean eta mila ektarea baiño geiagoko lurrak ditu.

Piskanaka beste elementu eta ekimen berriak erantsi zaizkio, orrela jolas eta kanpaleku eremuak eraiki, Arrera Etxea egin, ikerlanerako abel eta baso ustiategiak jarri dira.

Fauna ere ez da aaztu eta, bereziki, baso osoa Eizerako Babestua egon arren, egazti insektujaleak zaintzeko aalegiñak egin dira, betidanik bait dira Pagoeta eta inguru orietako bizilagun ".

Beste erregu bat ere egiten du, arrazoi aundiz Diputadu Nagusiak: Parkean egonaldi atsegiña egin dezala opa diot ibilkariari eta nik gaztaroan gozatu nuen bezainbat goza dezala eta gogora erazi nai diot arretaz ibili bear dugula paraje orietan, guztiok ain maitea dugun ondarea, natur ingurunea ain zuzen, ez dadin narriatuta gera.

Laurgain`go zaintzaillea edo guarda dan Jose Mari Lertxundi adiskide miña dedalarik, mendi onetan ibillaldi bat egiña nago berari esker.

Giro eder batekin, ibillaldi atsegingarria dala esan bear.

Nere bizitzan lenengo aldiz mendi ortan ikusi nun, udarako elurra gordetzeko zuloa.

Gaurko armario ta izoztegirik etzan garai aietan ere, gizonak nekatzen zun gero burua!.

Mendi ortan, basarri ederrak izandakoak ere badaude ederki dotoretuak, ikaslean oporretarako ta abar.

Ango pake, basoko edertasun da gaiñerakoarekin zein ez da lilluratuko?.

Zorigaitzez mendi asko daduzkagu abandonatuta; gurasoak iltzen diranean, basarritako seme askok ez dute jakingo beren terrenoan mugarriak ere nun diran.

Nik ez dakit Gipuzkoa`ko Etxe Aundiak zenbat lezaken, baiña al dun neurri batean, mendiak erosi ta aberasteari ekin bear lioke beste ekintza askoren artean.

Adibidez: neurtu al liteke Diputazioa zenbat aberastu dan, Laurgain da Pagoeta erosi zitulako? Edo, Donosti`ko Udaletxea noizbait Artikutza erosi zutelako?.

Gure erri, kale ta gaiñerakoak urte gutxitan artu dute edertasun ederrik; gure mendiairi ere etorriko zaie merezi duten txanda.

Alemani, iskin batetik bestera autopistaz pasea nago, bear bada an ere ez dira danak ala izango, baiña inguru aietan ikusten da pagadi ederrik.

Atseden leku ederrak dira Laurgain eta Pagoeta, kale aldeko giroa sarri narrasturik dago-eta.

Jira bat egin etorri leike: osasun berriz beteta; sendagillerik onentxoenak mendi aldetik daude-ta.

Ezin ukatu liteke jaunak mendiak dun ondasuna, penagarri da gugandik sarri jasotzen dun erantzuna.

Esan liteke emen norbaitzuk galdu dutela zentzuna; danon artean zaindu dezagun gure aberastasuna.